50 personas refugiadas ucranianas llegan a Usurbil, Gipuzkoa.

A Euskadi siguen llegando personas que huyen de la invasión. Gracias a UkraniaSOS han llegado a Usurbil 50 personas. La mayoría se alojarán en casas de amigos o familiares o en viviendas dispuestas por Familias para su Acogida.

Publicado por EITB el 15 de marzo de 2022.

Usurbil, gerratik ihesi joan behar izan duten ukrainarren zeharbide

Auzolan itzelari esker, gerratik ihesi, sorterritik irten behar izan duen ukrainiar talde bat heldu da goizean autobusez Usurbila.

Albiste honi atxikitako irudiak ikusita, ezin ezer gehiago adierazi. Gerraren izugarrikeriak eragindako irudiak dira honakoak. Astearte goiz honetan bertan Osinalde industriagunean jasotako bideo eta argazkiak. Ukrainarrak dituzue. Gerratik ezinbestean sorterria utzi behar izan duten errefuxiatuak. Milaka kilometrotako bidaia luzean geldialdia egin dute udalerri honetan, Aizpurua autobusen lantegiak duen egoitza parean. 

Auzolan lan handi bati esker, eta bai Euskal Herrian eta baita Ukraina inguruan mobilizatu eta koordinatu den bolondres sare zabal bati esker, Ukrainara laguntzarako materiala eraman dute egunotan eta bueltan, ondoko irudiotan dituzuen hamarnaka ukrainar ekarri dituzte autobusez. 

Gehienak, haurrak, gazteak, amak, amonak. Osinalde industriagunean zain zituztenak agurtuz heldu dira autobusez astearte goiz honetan. Ezin hunkigarriagoa izan da autobusetik jaitsi diren unea. Malkoak, isiltasuna, irribarre eta esker ona, baina batez ere, bidaia luze eta gogor honetan elkar ezagutu eta bidelagun izan direnak, betidanik familiakoak balira bezala elkar besarkatu eta agurtzen. «Bidaiako unerik gogorrena, agurra» entzun diogu bolondres bati.

Usurbilen geldialdia egin dute, zain zuten bolondres talde zabal eta eraginkor bat, bidaia luze honi segida emateko. Ukrainiarrok helmuga ezberdinak dituzte, batzuk Euskal Herriko txoko ezberdinetan geratuko dira, beste hainbat iberiar penintsulako zonalde ezberdinetan. 

Atzean utzi behar izan dute sorterria, askok herrikideak, bizileku izan dituzten etxeak betiko galduta, inoiz itzuli ahalko diren jakin ezinik. Hutsetik hasi beharko dute bizimodua, arrotza zaien beste herri batean, eskuartean dituzten baliabide eskasekin. Inoiz Ukrainara itzulita ere txikizio honetatik haien iraganeko ezer zutik edo bizirik segiko ote duen jakin ezinik.

Publicado por Noaua el 15 de marzo de 2022.